Inmersiones Lingüisticas

LH2 LURRASKA
LURRASKAn egonaldia egitearen xedea haurrak beren hezkuntzaren protagonistak bihurtzea da, autonomia eta ikaskuntza aberasgarria sustatuz. Lurraskan burutzen diren hezkuntza-jardueren bidez Ikasleak jakin-minez eta motibazioz ikaskuntza esanguratsu batean murgiltzen dira.
Aurrera eramaten diren ekintzak adimena eta gorputza suspertzeko eta, bizitzan funtsezkoak diren trebetasun sozialak eta emozionalak elikatzeko diseinatuta daude. Horretaz gain, ikasleek enpatia garatzeko eta autokontzientzia indartzeko aukera ematen duen ingurune bat sustatzen dute.
Lurraskan jarraitzen den ikuspegi pedagogikoak naturarekiko benetako konpromisoa sustatzen du. Ikasleei lurraldean gizakiak duen eragina eta sor daitezkeen eraldaketak aztertzeko eta horiei buruz hausnartzeko aukera ematen die, gizateriaren eta naturaren arteko bizi-loturak aztertzeko eta erantzukizunaren kontzeptua ulertzeko aukera emanez.

BARATZE LH4
Baratze baserri eskola, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erdian dagoen ingurumen-hezkuntzako zentro bat da, gaitasunak eta emozioak garatzeko leku bat eskaintzen duena.
Baratzeren erronka gizakiaren eguneroko ekintzek inguruan duten eragina haurrei trasmititzea da. Landa- eta natura-munduaren jasangarritasuna eta biodibertsitatearen alde egin behar dugun lana erakutsi nahi diegu: kontsumo iraunkortasunaren garrantzia, hurbileko eta sasoiko produktuen erabilera eta ekonomia zirkularrari laguntzeko modua.
Tailer hauek aurrera eramaten dira: zaldiketa, baratza, loragintza, artisautza, janariaren eraldaketa, ekologia, onddoak, ekonomia zirkularra, zinema, diskoteka…

IRRISARRILAND LH6
IrriSarri Land-en gure sustraietara itzuliko gara: fauna, flora, euskal kulturari eta mitologiari buruz, eta aldi berean, ingurumenarekiko kontzientzia, taldearekiko konpromisoa eta abar landuko ditugu.
Esperientzia pedagogikoan bihurtutako abentura bat da eta gaitasun fisikoak eta intelektualak garatzera bideratuta dago, IrriSarri Land-eko egonaldia hezkuntza-curriculumerako osagarri ezin hobea da.